Atzera

 PFEZren atxikipen-taula berriak

PFEZren atxikipen-taula berriak

Irailean, EAEko hiru foru-aldundiek foru-dekretuak argitaratu dituzte, eta horiek PFEZn aldaketak dakartzate.

Bizkaia eta Gipuzkoa:

  • Soldata-taula berriak argitaratzea, 2022ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
    Aldaberen mugak handitu dituzte.
    Horrek ez du esan nahi langile guztiei eragiten dienik PFEZaren ehunekoaren murrizketak.
  • % 4 deflaktatzen da 2022ko ekitaldiari dagokion likidazio-oinarri orokorrari aplikatu beharreko tarifa.
  • % 4 handituko da baterako tributazioagatiko murrizketa, kuotaren gutxitzea eta kenkari pertsonalak.

Araba:

  • Foru Dekretua argitaratzean zehazten da argitaratzeak berekin dakartzala soldata-taula berriak, 2022/09/01etik aurrerako ondorioekin.

Aldaberen mugak handitu dituzte. Horrek ez du esan nahi langile guztiei eragiten dienik PFEZaren ehunekoaren murrizketak.

Egokitzapenak ez dituzte zehaztu, Gipuzkoan eta Bizkaian bezala, baina, hasiera batean, hiru foru-aldundietan antzeko jarraibideak jarrai ditzaketela uler daiteke.

Aipatu behar da 2023an egingo den errenta-aitorpenaren kanpainan, 2022. ekitaldiari dagokiona, langile guztiek jasoko dituztela onurak foru-dekretuak aplikatzearen ondorioz (nahiz eta ekitaldiko azken lauhilekoan nominako atxikipenaren ehunekoa ez aldatu), eta errentarik baxuenak izango direla onuradun handienak.