2021-10-01ean sartu zen indarrean LISOSen 40. artikuluaren aldaketa, zeinaren bidez % 20 handitzen baita balizko arau-hauste sozialen zehapenen zenbatekoa, Urrutiko Lanari buruzko uztailaren 9ko 10/2021 Legearen azken xedapenetako lehenengora egokituta.
Atzeraeraginari dagokionez, lehenago egindako arau-hausteak zehatu egingo dira, arau-haustea egin zen unean indarrean zeuden zehatzeko zenbatekoen arabera.
BIZKAIA Bizkaiko Foru Ogasunak uztailaren 19an iragarri zuen Batuz eta Ticketbai sistemen derrigorrezko indarraldia 2024ko urtarrilaren 1era arte atzeratzeko erabakia.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuak jakinarazi du, urrian zehar, borondatezko aldiaren hasiera 6 hilabetez luzatuko dela. Beraz, nahitaezko epea 2022ko uztailaren 1etik aurrera hasiko da, modu progesiboan, enpresa bakoitzaren jardueraren arabera.
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/ticketbai
ARABA Gaur egun, Arabako Foru Ogasunak 2022/01/01eko borondatezko aldiari eta 2022/04/01etik aurrerako nahitaezko jarduerari eusten die.