Belaunaldien arteko Ekitate Mekanismoa edo BEM deritzona, pentsio-sistemak gaur egungo erronkei aurre egiteko diseinatutako neurri multzo bat da.
Neurri hauen helburua, belaunaldi gazteenek belaunaldi jendetsuenen erretiroaren pisu guztia bere gain hartzea ekiditea da, ahalegin hori modu orekatuan banatuz.
Kotizazio-kontzeptu berri hori 21/2021 Legean sortu zen, eta bertan jasotzen denez, 10 urtez, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, besteren konturako langile guztien nominetan, eta enpresa enplegatzaileek eta profesional autonomoek ere ordainduko dute, salbuespenik gabe, kotizazio-tasa berri hori.
Kotizazio berria %0,6koa izango da eta langile bakoitzaren kontingentzia komunen kotizazioaren arabera kalkulatuko da. Langileak, guzti horren %0,1 hartuko du bere gain, eta enpresak, aldiz, %0,5a.