Atzera

Baimenen legedi aldaketa Langileen Estatutuan

Baimenen legedi aldaketa Langileen Estatutuan

2023ko ekainaren 30ean, aldaketa garrantzitsu bat sartu zen indarrean, lana eta familia bateragarri egiteko baimen eta neurri berriak sartzeko.
Ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege Dekretuaren bidez, zenbait aldaketa egin dira Langileen Estatutuan (LE), eta honako aldaketa hauek ezarri dira:

1.KONTRATUA ETETEA GURASO-BAIMENA EDUKITZEAGATIK. (ET. 48 bis art.)
Adingabea zaintzeko guraso-baimena izateko eskubidea aitortzen da, adingabeak 8 urte bete arte.
•Gehienezko iraupena: 8 aste, jarraituak edo etenak, lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak.
•Aurreabisua: 10 egun, hasiera- eta amaiera-data zehaztuta.
•Bi langilek edo gehiagok eskubide hori une berean sortzen badute, enpresak arrazoizko aldibatez atzeratu ahal izango du baimena.
•Baimen hori ez da ordaindua izango.

2.INOREN LAGUNTZA BEHAR DUTEN PERTSONEN LANALDIA EGOKITZEKO ESKUBIDEAZABALTZEA. (E.T. art. 34.8)

12 urtetik gorako seme-alabak.
•Ezkontidea edo izatezko bikotekidea.
•Bigarren mailarainoko odol-ahaidetasuneko senidea.
Etxean bertan bizi diren mendeko beste pertsona batzuk.        

3.ORDAINDUTAKO BAIMENAK. (ET. 37. art.)
15 egun natural, izatezko bikotea erregistratzeagatik.
2 egun izatezko bikotearen heriotzagatik.
5 egun istripu edo gaixotasun larriagatik, ospitaleratzeagatik edo ebakuntza kirurgikoagatik.
oEzkontidea eta izatezko bikotekidea.
oIzatezko bikotearen odoleko senidea.
oLangilearekin bizi den beste pertsona bat.

4.ENPRESAK EDOSKITZAROKO ORDUAK METATZEARI UKO EGITEN BADIO, IDATZIZ JUSTIFIKATUETA ORDEZKO PLANA ESKAINI BEHARKO DA.
Zentro berean bi pertsonak eskatzen badute.

5.EZINBESTEKO ARRAZOIENGATIK LANERA EZ JOATEKO ORDAINDUTAKO BAIMENA. (ET art.37.9)
Senideekin edo bizikideekin zerikusia duten premiazko familia-arrazoiengatik beharrezkoa denean, gaixotasuna edo istripua dela eta, berehala bertaratu behar direnean.
•Iraupena: gehienez 4 egun urtean.

6.IZATEZKO BIKOTEEK ESZEDENTZIA HARTZEKO AUKERA (ET 46.3)
Senide bat zaintzeko eszedentzia hartzeko eskubidea zabaldu egingo da izatezko bikotearentzat eta izatezko bikotearen odoleko senideentzat.

7.LANALDIA MURRIZTEA EZKONTIDEA EDO IZATEZKO BIKOTEKIDEA ZAINTZEKO (ET art. 37.6)
•Ezkontidea edo izatezko bikotekidea zaintzeko.
•Izatezko bikotearen ahaide odolkidea (bigarren mailarainokoa).

8. GURASO BAKARREKO FAMILIEN KASUAN, ETETE-LUZAPEN OSOAK BALIATU AHAL IZANGO DIRA, BI GURASO DITUZTEN FAMILIEN KASUAN, SEME-ALABAREN DESGAITASUNEN KASUAN EDO JAIOTZA MULTIPLEEN KASUAN. (ET. 48)

9. SEXUAGATIKO DISKRIMINAZIOA. (ET art.4.2.c).
Diskriminazio-arrazoitzat hartzen da familia eta lana bateragarri egiteko eskubideak baliatzeagatik gizonen eta emakumeen artean emandako tratu kaltegarria.

10. KALERATZEEN DEUSEZTASUNA BAIMEN ETA ESKUBIDE BERRIAK EGIKARITU BITARTEAN. (ET art.53.4.a y 55.5 y LRJS art.108.2 y 122.2).