Aldi baterako parteen aurkezpen epeak
Behin COVID19ak sortutako salbuespen egoera gaindituta, baja eta alta medikuak kudeatzeko garaian, ohikoa da izapidetzeko zailtasunak izatea, langileek enpresan dagozkion mediku-txostenak epean aurkezten ez dituztelako. Osasun zerbitzu publikotik adierazten diete FIE sistemaren bidez zentroetara transmititzen direla.
Sistema horrek ez du uste bezalako eraginkortasunik, eta parte medikuen komunikazioak behar baino beranduago egiten dira. Grabaketa arrakastatsua bada, afiliaziotik ateratzen ditugun IDCen bidez ere berrikusi ditzakegu txostenak. Hala ere, prozesuak intzidentzia bat badakar, ezin ditugu baja eta alta medikuak hauteman.
Guzti horregatik, gogorarazteko beharra sentitzen dugu, Osakidetzak, txostenak FIE espedienteen bidez elektronikoki bidaltzen direla adierazten duen arren, langileek mediku-txosten guztiak (bajak, berresteak eta altak) zentroari jakinarazteko eta errazteko betebeharra dutela.
Enpresa zein langileak behartuta daude mediku-txostenen komunikazioak legeak ezarritako epean egitera. Geroz eta ohikoagoa da, langileek berandu komunikatzearen ondorioz, ezarritako epeak ez errespetatzea.
Aldi baterako ezintasun egoerak gertatzen direnean, sortzen diren baldintzak eta betebeharrak arautzen dituen agindua eransten dugu, zehazki, 10. eta 11. artikuluetan zehazten da. https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2015-6839
Agindua laburtzen dugu, langileei dagozkien epeak ondorengoak izanik:
- Baja eta berrespen parteak, hiru eguneko epea dute jaulkipen-datatik zenbatzen hasita.
- Alta parteak, espediziotik 24 orduko epea dute gehienez.
Enpresari dagozkion epeak:
Gehienez hiru laneguneko epea daukate jasotzen denetik baja berrespen eta alta parteak komunikatzeko.
Langileen aurkezpenak/komunikazioak egiteko epeak intzidentziak sortzen ari dira eta, ondorioz, enpresak ere ez ditu epeak betetzen.
Hori gutxi balitz, ordezkapenak dauden egoeretan ere gertakariak sortzen dira. Hau, langileek alta medikuak epez kanpo jakinaraztearen ondorioa da, eta, honek, ordezkoen Gizarte Segurantzako afiliazioko mugimenduak epe barruan egitea ekiditen du.
Berandu kudeatze horrek bere ordezkoen baja epez kanpo tramitatzea dakar, eta enpresarentzat kotizazio-errekarguak izateaz gain, kasu batzuetan, ordezkapen hauek kaleratze gisa kudeatzea dakar, kaleratzea ordainduaz. Honen arrazoia, afiliazioan, baja epe barruan ez komunikatzea da, eta bere ordezkapena zen kontratua, behin betiko lan kontratu bilakatu eta amaitzearen ondorio izango litzateke.
Aipatutako gertakariak ekiditeko, aipatu behar dugu, medikuek, hilabete batzuk daramatzatela mediku-txostenak langileei errazten (fisikoki edo posta elektronikoz). Horregatik, langileek medikuei dokumentazioa eskatzeko beharra azpimarratu nahi dugu. Gure gomendioa langile guztiei mediku-txostenak garaiz aurkezteko betebeharra dutela jakinaraztea da, eta haien osasun-zentroetan txostenak espresuki eskatu behar dituztela. Horrela, aurkezpenak garaiz egin ahal izango lirateke, indarrean dagoen legeria beteaz, bai langileek baita enpresak ere. Horrek, aipaturiko gertakariak murriztea suposatuko luke.