Kontalan

Castellano

© KONTALAN S.L.

NOR GARA

Kontalan, lan, fiskal eta kontabilitate aholkularitza KONTALAN SLU KRISTAU ESKOLAREN enpresa da % 100ean, eta enpresa horren xedea da hezkuntza sektorean espezializatutako Lan, Zerga eta Kontabilitate Aholkularitzako zerbitzuak eskaintzea. Ikastetxe bakoitzeko premia zehatzetara hurbiltzeko bokazioa daukagu, kalitate estandar gorenetatik abiatuta.

Izan ere, KRISTAU ESKOLA taldeko kide garenez, gure egitekoa da, aholkularitzako zerbitzurik onenak eskaintzea ez ezik, gure sareko ikastetxeen kudeaketa modu aktiboan babestea ere.

Ildo horretan, gure helburua da administrazioen eta zuzendarien liberazioa dakarten zerbitzuak gauzatzea, haiek balio erantsi handiagoko jardueretan arreta jar dezaten. Gainera, KONTALAN enpresak ikastetxeen kudeaketan aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu, KRISTAU ESKOLA sareak eta haren aliatuek eta laguntzaileek dituzten ezagutzak eta gaitasunak bideratuz.

Horretarako, KONTALAN enpresak kalifikazio maila handiko profesionalen taldea dauka, eta bezeroei konponbideak eskaintzen dizkie eguneroko jardunean. Talde honek berezko zerbitzu juridikoak, abokatuak eta ekonomialariak ditu, eta guztiek ere esperientzia luzea dute ikastetxeekin lanean.

Halaber, KONTALAN enpresak tresna informatiko ahaltsuak ditu, hala nola SAGE MURANO programa; hortaz, eraginkortasun eta fidagarritasun handia eskaintzen du, eta analisi moduluak eta negozio inteligentzia izatea ahalbidetzen du. Modu horretan soilik eskain diezazkiekegu ikastetxeetako zuzendariei eta administrariei kudeaketa errazteko aginte koadroak, adierazleak, txostenak eta tresnak. KONTALAN enpresaren jarduera nagusiak ISO 9001 sistemaren baitako lan prozeduren arabera garatzen dira, eta AENOR elkartearen ziurtagiria lortu du berriki.

Une honetan, EAEko hiru probintzietako KRISTAU ESKOLAKO 25 ikastetxe baino gehiagotako Lan, Zerga eta Ekonomia Kudeaketa egiten du KONTALAN enpresak, eta, beraz, urteko 24.000 nomina inguru lantzen ditu.